Lege oharra

Baldintza orokorren derrigortasuna

Baldintza orokor hauek, data.ctb.eus webgunean une oro erabilgarri daudenak, eragile berrerabiltzaile oro lotetsiko dute bertan jasotako dokumentuak erabiltze hutsagatik.

Aplikagarria den lizentzia

data.ctb.eus atarian eskaintzen diren datu-multzoak Creative Commons (CC-BY 4.0) lizentziaren baldintzapean argitaratu dira.

data.ctb.eus atarian argitaratutako edukia (albisteak nahiz edukiak) kultura libreko lizentziapean ematen dira: Creative Commons - Attribution (CC-BY 4.0). Ez dira barne hartzen eduki grafikoak, besteak beste, irudiak, ikonoak eta logotipoak.

Datuak berrerabiltzeko baldintza orokorrak

37/2007 Legearen 8. artikuluaren arabera, datu-multzoetan jasotako informazioa berrerabiltzeko honako baldintza orokor hauek bete behar dira:

  • Informazioaren edukia ez aldatzea.
  • Informazioaren zentzua ez faltsutzea.
  • Iturria aipatzea.
  • Azken eguneraketaren data aipatzea.

Atariak aukera eman dezake kanpoko orrietara jotzeko. Horien gainean BGPk ez du inolako kontrolik eta, hortaz, ez du horien gaineko inolako erantzukizunik hartuko. Beraz, webgune honen erabiltzaileak esteka horien erabilera-baldintza espezifikoen menpe geratuko dira.

Baldintza orokor hauek baimena ematen dute horien menpe dauden dokumentuak merkataritza-helburuekin nahiz merkataritza-helbururik gabe berrerabiltzeko; hori guztia pertsona fisiko edo juridikoek, merkataritza helburuekin edo gabe, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean aurreikusitakoa betez, betiere erabilera horrek ez baldin badakar jarduera administratibo publikorik.

Bestalde, BGPk eskubidea izango du beste berrerabilera-baldintza espezifiko batzuen pean datu-multzoak argitaratzeko, esaterako, kontraprestazio ekonomikoen ordainketa sortzeko aukerarekin; hori guztia 37/2007 Legearen 7. artikuluan aurreikusitakoa betez, hartara, datu-multzoak bildu, ekoitzi, erreproduzitu eta zabaltzeak dakartzan kostuak estaltzeko asmoz.

Datu-multzoen gaineko bermea eta erantzukizuna / erantzukizunak baztertzea

Datu-multzoak erabiltzaileek edo berrerabileraren eragileek erabiliko dituzte, euren kontura, eta haiei dagokie hirugarrenek izan ditzaketen kalteengatik erantzutea. BGPk ez du inolako erantzukizunik izango eragile berrerabiltzaileen informazioaren erabilerari dagokionez. Bestalde, ez du datu-multzoak erabiltzeak zuzenean edo zeharka eragin ditzakeen kalte edo galeren gaineko erantzukizunik izango, ez eta kalte ekonomikoak, materialak edo datuen gainekoak sor ditzaketenen ingurukoak ere.

Datu-multzoak modu egokian kudeatzeko ahalegin handia egin bada ere, Bizkaiko Garraio Partzuergoak, operadoreek eta administrazioek euren artxiboetan dauden moduan eskaintzen dituzte datu-multzoak, eta ezin dute ziurtatu horien osotasuna, eguneraketa, zehaztasuna edo etengabe sartu ahalko direla. Ez dute inolako bermerik ematen zentzu horretan. BGPk ez du bermatzen dokumentu berrerabilgarriak une oro erabilgarri egongo direnik, bai edukiari eta bai formari dagokienez; halaber, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko dokumentu horietan jasotako akats nahiz omisioengatik. BGPk une oro erantsi, ezabatu edo aldatu ditzake argitaratutako datu-multzoak edo erabilera-baldintza hauek.

Atari honetan preskribatutako Legezko informaziotik eratorri da dataset guztietan jasotako informazioaren erabilera-lizentzia.

Eragile berrerabiltzaileak Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeari jarraitu behar dio, bereziki zehapen-araubideari dagokionez. Halaber, informazioaren erabilerari eragiten dion araudi oro bete beharko du, hala nola Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua.

Ezin da inolako datu-multzorik berrerabili legez kontrako helburuetarako edo pertsonen, erakundeen edo administrazio publikoaren jardueraren printzipioen aurka egiten duten helburuetarako.