BGPren open data ataria Bizkaiko garraio publikoaren inguruko datuak argitaratzeko zerbitzu bat da.
Atari honen helburua da Bizkaiko garraio publikoaren eta, kasuan kasu, beste lurralde batzuekiko elkarreragingarritasunaren alderdi ugariri buruzko informazioa biltzea, honakoei dagokienez: zerbitzuen eskaintza, tarifa-sistema, bezeroei arreta emateko bulegoak, etab.
Datu horiek atari honetan daude eskuragarri, formatu estandar, ireki eta ezagunetan; halaber, modu automatizatuan kontsultatu edo/eta deskargatu ahal izango dira datuen API baten bitartez.
Ekimen horren bidez, datuetarako sarbidea erraztu nahi zaie erabiltzaile, enpresa eta erakundeei, zeinek informazio publiko hori erabil dezaketen Bizkaiko garraio publikoa hobetzeko txostenak egiteko eta aplikazioak edo zerbitzuak garatzeko.
BGPren open data ataria CKAN open source plataformaren gainean inplementatuta dago, irisgarria da, gailu mugikorretara egokitzen da eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago erabilgarri.